Zaraobe Sakibaloi Klubak jasoko du Urrezko Guk saria

Erredakzioa 2017ko ots. 6a, 15:26
Zaraobeko Saskibaloi Klubeko talde bateko kideak, artxiboko irudi batean. Argazkia: Zaraobe S.T.

Eskualdeko saskibaloi talde beterano eta handiena da Zaraobe.

Erabaki berri dute noretzat iznago den aurtengo Urrezko Guk saria. Zaraobe Saskibaloi Klubak jasoko du oroigarri hori. Erreferentea da Zaraobe: 30 urte bete zituen klubak 2014an, eta eskualdeko klubik handiena da. 160 jokalari ditu gaur egun, 7 urtetik senior kategoriara bitarteko 12 taldetan banatuta. Hortaz gain, 16 entrenatzaile ditu klubak.

Partidak jokatzeaz gain, beste ekimen batzuk ere egiten dituzte Zaraobeko kideek. Lau hauek dira azpimarragarrienak: 3x3 txapelketa (iraileko azken asteburuan egiten dena), Gabonetako Txapelketa (abenduaren 26tik eta 30era bitartean egiten dena), Aste Santuko Campusa eta Udako Campusa (ekaineko azken astean eta uztaileko lehenbizikoan egiten dena).

Zaraobe Saskibaloi Klubaren 30. urteurrenaren harira eginiko BIDEO-ERREPORTAJEA:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide