“Tradizio batekin jarraitzea eta heldutasun sentsazioa izatea da guretzat kintoak izatea”

Erredakzioa 2017ko ots. 15a, 07:00
1998an jaiotako Amurrioko kintoetako bat da Juncal Gimenez.

JUNCAL GIMENEZ (Amurrio, 1999) ostiralean ospatuko diren Amurrioko Kintoen antolatzaileetako bat da. Jaiaren nondik norakoen inguruan mintzatu da.

Agate Deunaren Bezperan Aiaratik egon zineten abesten. Zer moduz joan zen kalejira?
Primerako eguna izan zen, nire taldekideekin oso ondo pasatu nuen. Egin behar izan genuen bidea luzea izan zen baina nahiz eta igandean gorputz osoan mina izan merezi izan zuen.

Gehien gustatu zitzaidana izan zen jendearen aurpegia ikustea abesten genuen bakoitzean. Benetan egun ikaragarria!

Ostiralerako hainbat ekintza prestatu dituzue. Zer antolatu duzue?
Goizean Amurrioko dendak, eskolak eta institutua bisitatuko ditugu, Aiaraldeko zenbait fabriketara joan eta gero. Eguerdian kinto guztiak Murgako Ibarrondo jatetxera joango gara jatera.

Arratsaldean, Builaka batukada hasiko da 19:30etan. 23:30etan Akerbeltz taldea izango duzue prest gaueko motibazioa pizteko! Eta azkenik, parranderoentzako, DJ Ruba 2:30etatik aurrera.

Nola antolatu zarete kintoen artean gauza guztiak aurrera ateratzeko?
Egin beharreko guztia taldeka antolatu genuen denon artean. Adibidez, talde batek 17an izango dugun bazkarirako lekua erreserbatu zuten, beste batzuek musika taldearekin hitz egin zuten, batukada lotu zuten beste batzuek... Nik, esate baterako, Ibarrondo jatetxeraino joateko eta etortzeko  erabiliko ditugun autobusen kontratazioaz arduratu naiz.

Zerbitzu militarra egitera zihoazen pertsonen agur bat ziren bere garaian kintoak. Gaur egun zer esanahi dute zuentzat?
Gure ikuspuntutik, “kinto” izatea tradizio batekin jarraitzea  eta, era berean, heldutasunaren sentsazioa izatea da. Egun oso garrantzitsua da guretzat.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide