Akordioa lortu du Alfredo Remirez Marañonek fiskaltzarekin

Erredakzioa 2017ko ots. 27a, 12:54
Alfredo Remirez Marañoni elkartasuna adierazteko Amurrion eginiko mobilizazioa. Argazkia: AlFREEdo ekimena

Akordioari esker, printzipioz, ez da kartzelara joan beharko.

Akordioa lortu du Alfredo Remirez Marañonen abokatuak Espainiako Audientzia Nazionaleko fiskaltzarekin. Gaur goizean lortu dute akordioa Madrilen, epaiketa baino lehen. Akordio horren arabera, honakoa da amurrioarrari ezarriko zaion zigorra: Urte eta erdiko kartzela zigorra eta 14 urte eta sei hilabeteko inhabilitazioa Kondena horrekin Remirezek ez du kartzelara printzipioz joan beharko.

Bi urteko kartzela zigorra, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta hamasei urteko inhabilitazioa eskatzen zioten amurrioarrari, twitterren idatzitako mezu batzuetan “terrorismoa goratzea” egotzita.

Beste sei epaiketa aste honetan
Eldiario.es-en arabera, beste sei txiolari pasako dira aste honetan Espainiako Entzutegi Nazionaletik, Remirezi egotzitako antzeko karguekin. Besteak beste, bi urte eta sei hilabeteko kartzela zigorra eskatzen diote @kira_95 txiolariari Carrero Blancoren inguruko txisteak egiteagatik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide