Omenaldi instituzionala egingo diote Eli Pinedori martxoaren 6an

Erredakzioa 2017ko mar. 1a, 10:24
Eli Pinedo, artxibo irudi batean.

Amurrioko ikastetxeetako hainbat ikaslerekin ere egongo da Pinedo, kirola eta berdintasuna hizpide.

Omenaldia egingo dio Amurrioko Udalak Eli Pinedori datorren asteko astelehenean. Arratsaldeko 18:00etan izango da hitzordua, udaletxeko areto nagusian.  

“Jardunbide profesional bikaina” edukitzeagatik eta “hiribilduaren enbaxadore” izateagatik egingo diote omenaldia eskubaloi jokalari ohiari.

“Arrakastez eta aitortzez beteriko karrera bikaina burutu du, Patri Pinedo ahizparekin batera, eskubaloi profesionalean”. Duela hilabete batzuk erretiratu zen Pinedo, Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan aritu ostean.

Ikasleekin zita goizean
Astelehen goizean Amurrio Antzokian egongo da kirolaria, hitzaldia eskaintzen herriko ikastetxeetako hainbat ikasleri. Kirolari eta berdintasunari zein bere ibilbide profesionalari buruz mintzatuko da bertan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide