Adinekoentzako errehabilitazio zerbitzu berria abiatu dute San Anton Armuru egoitzan

Txabi Alvarado Bañares 2017ko mar. 13a, 12:03

Amurrioko egoitzaren artxibo irudi bat. Argazkia: Arabako Foru Aldundia

Egun, 40 erabiltzaile ditu Amurrioko egoitzak.

Errehabilitazio zerbitzu berria jarri dute Amurrioko San Anton Armuru adinekoentzako egoitzan. Zerbitzuari esker, erabiltzaileak ez dira Laudioko egoitzara joan beharko zaintza jasotzera.

Bi langile
Iaz egin zituen Arabako Foru Aldundiak egoitza eraberritzeko obrak. “Une hartan sortu zen aukera egoitzako espazio bat egokitu eta bertan errehabilitazio zerbitzua jartzeko”, adierazi dute aldunditik. Azaldu dutenez, bi langile arduratuko dira lan horietaz: fisiterapeuta bat eta Laudioko egoitzako errehabilitazio zerbitzuko laguntzailea. Gaur-gaurkoz, 40 lagun biltzen dira eraikinean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide