Errepidearen proiektuak aurrera jarraitzen duela salatu dute saratxoarrek, eurei ezer komunikatu gabe

Aitor Aspuru Saez 2017ko mar. 15a, 08:16

Saratxo Bizirik plataformak egindako informazio ekintza baten artxibo irudia. Argazkia: aiaraldea.eus

Saratxo Bizirik 2.0 plataformak eta bertako Administrazio Batzarrak prentsa oharra zabaldu dute harridura azaltzeko. Izan ere, Saratxoko Administrazio Batzarrari ez diote jakinarazi Arabako Foru Aldundiak 2019an errepideko lanak esleitzeko asmoa. 

Saratxo Bizirik 2.0 plataformak eta Saratxoko Administrazio Batzarrak salatu dute Arabako Foru Aldundiak A-625 aldatzeko proiektuarekin jarraitzeko asmoa duela, ezer aldatu gabe.

Plataformak gogoratu duenez, oraindik ez da gauzatu azpiegitura berriaren inguruko eztabaidarik gastu ekonomikoei, ingurumenari eta herriari dagokienez.

Saratxo baztertuta
Saratxoarrek nabarmendu dute hauteskundeak baino lehen erakundeen esku utzi zutela errepidearen afera. Orain etsituta sentitzen dira, izan ere, Arabako Foru Aldundiak Amurrioko eta Urduñako Udalei komunikatu dizkie bere asmoak, baina Saratxoko ordezkariekin ez dira harremanetan jarri.

Eztabaida
Gauzak horrela, Saratxoko plataformak eta ordezkariek errepideari buruzko adostasuna lortzeko eztabaidaren beharra azaleratu dute, eta nabarmendu dute saratxoarrek ere parte hartu behar dutela horretan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide