Bazkidetza kanpaina abiatu du Burubio Kultur Elkarteak

Txabi Alvarado Bañares 2017ko mar. 17a, 07:00
Burubio Kultur Elkartearen aretoa, artxibo irudi batean. Argazkia: Burubio K.E.

Elkarteari bere ibilbidean laguntzea izango da bazkidetzen helburu nagusia.

Bazkidetza kanpaina abiatu dute Amurrioko Burubio Kultur Elkarteko kideek. Urteko 40 eurokoa izango da bazkidetza-kuota. “Elkarteari bere ibilbidean laguntzea” izango da bazkidetzaren funtsa.

Hala ere, hainbat onura izango dituzte bazkideek. Alde batetik, elkartearen jardunari buruzko informazio eguneratua jasoko dute, posta elektroniko bidez. Horrez gain, kuota ordaintzen dutenei zuzendutako “eskaintza bereziak” prestatuko ditu elkarteak.

Bi modutan egin daiteke bazkidetza: Burubio Kultur Elkartera bertaratuta edota burubioke@gmail.com posta elektronikora mezu bat bidalita.

Martxoa eta apirila oparoak
Egitarau oparoa prestatu du Burubio Kultur Elkarteak martxoa eta apirilerako. Martxoaren 25ean Kokein eta Niña Coyote eta Chico Tornado taldeek joko dute.

Apirilaren 1ean The Soulbreaker Company eta Arenna taldeen txanda izango da eta Storbais, Ikaära, Conflict Noise, Sinigami eta Amankomunena, aldiz, 7an. Mushkumena da momentuz iragarritako azken kontzertua: apirilaren 22an joko du talde aiaraldearrak.

Kontzertuei buruzko informazio gehiago hemen.

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide