Crucero gasolindegiaren lur-sailean errotonda “ahalik eta lasterren” egitea eskatu du EH Bilduk

Erredakzioa 2017ko mar. 16a, 20:00

1959 urtean hasi zen gasolindegia funtzionamenduan. Argazkia: aiaraldea.eus

“Izaera estrategikoa” du proiektu horrek, koalizioaren hitzetan.

EH Bildu Amurriok mozioa aurkeztu du hurrengo Udal Osoko Bilkuran eztabaidatua eta bozkatua izan dadin. Bi gauza eskatzen dizkio mozio horretan koalizioak udal-gobernuari:  Hiri-Mugikortasun Planak aurreikusten duen errotonda “ahalik eta lasterren” egitea,  “behin lur-saila garbi eta kutsadurarik gabe egonda eta udalaren esku jarrita”. Proiektu horri lehentasuna ematea eskatu du EH Bilduk, “eremua HAPOaren hasierako onespenean proposatu den bezala garatu dadin”.

"Izaera estrategikoa"
Obra horrek “izaera estrategikoa” du, koalizioaren ustez, “bere zentraltasunagatik eta Amurrioko hiritarrentzako eguneroko eraginagatik”.

1959 urtean eman zuen udalak lursail horretan gasolindegi bat eraikitzeko baimena, 50 urterako. 2009 urtean lursaila itzultzeko eskatu zion udalak gasolindegiaren jabeari. Honek berraztertzeko-errekurtsoa aurkeztu zuen, baina Gasteizko epaitegiak bertan behera utzi zuen helegite hori 2012an.

Irakurri mozio osoa hemen:

Erlazionatuak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide