Gazte Alaiak taldeko hainbat boluntariok "Boom" telebista saioko castingean parte hartu dute

Erredakzioa 2017ko mar. 17a, 08:50

Gazte Alaiak taldeko kide batzuk, artxibo irudi batean.

Euren asmoa da aldarrikatzea boluntarioen lana eta taldearen zein herriaren izenak zabaltzea.

Martxoaren 6an Gazte Alaiak taldeko zenbait boluntariok eta laguntzailek Bilbora jo zuten "Boom" telebista saioko castinga egiteko.

12 lagunek parte hartu zuten guztira: Goreti Elejaldek, Maria Menoyok, Elba Abasolok, Toño Alonsok, Xabier Abasolok, Sonia Gutierrezek, Manolo Plazak, Marisa Bitorikak, Iñaki Ibarrolak, Eukene Aldaik, Imanol Arberasek eta Maitane Agirrek, hain zuzen.

Orain saioko zuzendaritzaren zain daude eta hautatuko balituzkete Antena 3en agertzeko, emisioaren egunean egoitza irekiko dute bertan ikusteko.

Gazte Alaiak taldea elkarlanean aritzen da Apdemarekin eta aniztasun funtzionala duten pertsonekin aisialdiaren esparruan laguntzen du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide