Asteburu honetan izango da Antzerki Arinaren Jardunaldien hirugarren edizioa, larunbatean. Lau antzezlan labur ikusteko aukera egongo da:
1) El Arbol de Hiroshima.
2) Osiris 4 Vintage.
3) El primer tren que salga.
4) Dron.
Hiru emanaldi obra bakoitzeko
Aurreko edizioetako formatuari jarraiki, antzezlan bakoitza hainbat aldiz eskainiko dute, hiru aldiz bakoitza. 19:00etan 1 eta 2 zenbakidun antzezlanak ikusteko aukera egongo da, 19:30etan 3 eta 4 zenbakidunak, 20:00etan 1 eta 2 berriz, 20:30etan 3 eta 4, 21:00etan 1 eta 2 eta 21:30etan 3 eta 4.
Ikusi nahi den obra kopuruaren arabera aldatu egingo da prezioa. 4 eurokoa da emanaldi bakarra ikusteko sarrera. 6 euro ordaindu beharko dira bi lan ikusteko, 7 hiru obra ikusteko eta 8, aldiz, guztietara joateko. Kultur Etxean eta La Casonan egingo dira emanaldiak. Urigan folk taldeak joko du antzezlanen artean.
Aimara Antzerki taldeak antolatu ditu jardunaldiak. Amurrioko talde horretako kideak izango dira Osiris 4 Vintage lana antzeztuko dutenak.