Su Ta Gar taldeak joko du Amurrioko Jaietan

Erredakzioa 2017ko mar. 24a, 08:24

Su Ta Gar iazko Laudioko Jaietan jotzen. Argazkia: aiaraldea.eus

Udalak iragarri du Su Ta Gar izango dela jaietako kartel burua. Kontzertua abuztuaren 14an egingo dute, 12:00etan Juan Urrutia plazan.

Horren gain, hurrengo emanaldiak ere antolatuko dituzte: abuztuaren 12an, jaiari ongi etorria egingo zaie, Larrinaga oinezkoen aldean. Iñaki Plaza & Band amurriarraren kontzertua abuztuaren 15ean izango da, 22:30ean, Juan Urrutia plazan.

Ingo al Deu eta DJ Ruba taldeek abuztuaren 16ko gaua alaituko dute, eta azkenik, abuztuaren 17an, erromeria egongo da, Orots-en eskutik, eta dantza plaza, Patxi Perez eta Konpainiaren eskutik.

Sutagar Laudioko jaietan from aiaraldea komunikazio leihoa on Vimeo.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide