2017ko udal aurrekontuaren aurka bozkatuko du Orain Amurriok

Erredakzioa 2017ko mar. 30a, 08:05

Orain Amurrioko zinegotziak. Argazkia: aiaraldea.eus

Batzarrean erabaki zuen taldeak aurkako botoa ematea eta hala jakinarazi du ohar baten bitartez. Taldeak argudiatu du 2017ko aurrekontuek jarraitzen dutela EAJren, PSOEren, eta PPren neurri politiko atzerakoiekin eta udal soberakinak bideratu behar direla politika horien kontra. Ondorioz, gaurko udalbatzan aurka bozkatuko dute.

Horrez gain, Orain Amurriok azaldu du parte hartzea oso eskasa izan dela aurrekontuak osatzerako orduan eta udalak ez liekeela ordaindu behar zenbait funtzionariori Jardun Osagarria, izan ere, 270.000 euroko gastua suposatzen du urtero horrek.

Bestalde, taldeak kritikatu du diru gutxi erabiliko dela enplegua sustatzeko eta kanpo enpresei kontratatzen zaien hainbat zerbitzu udalaratu behar direla.

Zorren eta Murrizketen aurkako Udal Sarea
Aipatutakoaz gain, Orain Amurriok zabaldu du batu dela Zorren eta Murrrizketen aurkako Udal Sarera: "Sare honek bertoko ogasunaren kontrako PPren legeak salatzen ditu. Honela ere, Udaletan egindako presioak eta bortxakeria ekonomikoak herritarren beharrak asetzea eta lanpostu berririk sortzea galarazten dute".

Gure Esku Dago eta Korrika
Taldeak bi ekimen babestuko ditu apirilean: Gure Esku Dagoko ekitaldia larunbatean eta Korrika apirilaren 7an. Berez, Orain Amurrioren bi zinegotziek Saraubeko mahaian egingo den jardueran parte hartuko dute asteburuan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide