Ibai Ruiz ere hautatu dute Euskal Herria-Eskozia borrokaldian parte hartzeko

Erredakzioa 2017ko api. 4a, 08:08

Ibai Ruiz./ Aiaraldea.eus

Ibai Ruiz kick boxing borrokalariak ere parte hartuko du Euskal Herria-Eskozia norgehiagokan, Aratz Garmendiarekin batera, besteak beste. Amurrion izango da hitzordua maiatzaren 27an Bañueta Kiroldegian.

Euskal Herriko eta Eskoziako selekzioen arteko borrokaldian eskualdeko bi kirolari arituko dira profesional kategorian. Aratz Garmendia ez ezik, Ibai Ruiz amurrioarra ere egongo da ringean.

Berez, euskal lehiakideen zerrenda hurrengo gazteekin osatuko dute; Alex Rodriguez (Gasteiz), Jaime Urdanpileta (Donostia) eta Andres Unzue (Iruñea). Azken hori Asier Ispizua laudioarrarekin neurtu zen duela hilabete batzuk.

Amateur borrokalariak ere egongo dira hitzorduan, baina oraindik ez dituzte zehaztu izenak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide