Irekita dago dagoeneko Amurrio Trail Lasterketaren VI. edizioan izena emateko epea. Kirolprobak.com atarian egin daiteke inskripzioa. Federatuek 15 euro ordaindu beharko dituzte korrikalari-poltsa jaso nahi badute eta 5 euro, aldiz, poltsa hori izan nahi ez badute. Federatu gabekoek, berriz, 18 euro ordaindu beharko dituzte poltsarekin eta eta 7 euro poltsa gabe.
31 kilometroko luzera izango du bideak guztira. 1550 mts-ko desnibel positiboarekin. Zazpi hornitzeko toki egongo dira guztira ibilbidean barreiaturik.
Hemen ikusi daiteke lasterketak egingo duen ibilbidea:
Proba 9:15ean hasiko da Juan Urrutia plazatik abiatuta. Dortsalak hartzeko, baina, 7:45etatik 8:30etara bitartean bertaratu beharko dira korrikalariak.
Lasterketaren spota:
Amurrio Trail Taldeak antolatu du proba hau, seigarren urtez jarraian. Aiaraldeko korrikalari ugari biltzen dituen taldea da Amurriokoa: