Artomañako Jaiak bihar abiatuko dituzte 20:00etan patata tortilla lehiaketarekin. 22:00ak aldera triki poteoa egingo dute eta Peri-ren musikak berotuko du giroa.
Terreñaren Eguna
Larunbatean terreña arraza izango da protagonista. Ale bat erreko dute 12:00etan eta euro baten truke dastatzeko parada egongo da. Lortutako dirua EITB Maratoia 2016 ekimenari emango diote.
Gauean dantzaldia antolatuko dute eta Honat taldeak joko du.
San Jorge
Igandean San Jorge ospatzeari ekingo diote. 13:00etan mezara joko dute eta 14:00etan askaria eskainiko dute, trikitiaz girotuta.
17:00etan umeentzako parkea irekiko dute eta 18:00etan briska txapelketa jokatuko dute. 20:00ak aldera txokolatea emango diete umeei.
Astelehenean bukatutzat emango dituzte jaiak 13:00etan egingo duten mezarekin.