Mantentze-lanak eta lorezaintza, galtzada, espaloiak eta berdeguneak, kaleen garbitasuna, hondakinak, hiriko altzariak, argiztapen-sistema, izurriteak, arautegia, jagoletza eta kontrola izan dira gehien jorratu diren gaiak.
Amurrioko Udalak duela bi urte sortutako figura da Auzobegiralearena, “udalaren eta herritarren arteko komunikazio errazteko”. Auzokideen 773 abisu kudeatu ziren iaz figura horren bidez.
Horietako 295 gorabeherak izan ziren, 176 eskaerak edota eskabideak, 47 iradokizunak eta 23 informazio-eskabideak. Hauek dira gehien jorratu diren gaiak auzokideen abisuetan: mantentze-lanak eta lorezaintza, galtzada, espaloiak eta berdeguneak, kaleen garbitasuna, hondakinak, hiriko altzariak, argiztapen-sistema, izurriteak, arautegia, jagoletza eta kontrola.
Auzo batzarretan jaso dira abisu gehienak (256). Horretarako diseinatutako mugikor aplikaziotik eta gorabeheren web-gunetik 232 jaso dira eta azken 285ak hainbat bidetatik (posta elektronikoa, idazkiak, telefonoa eta aurrez aurreko bisitak).
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.