Baranbioko Garrastatxu elkarteak antolatuta eta Baranbio Administrazio Batzarrak, Amurrioko Udalak, Hauntzgorrik eta Aztarna elkarteak lagunduta, bi eguneko jardunaldiak prestatu dituzte: "Gorbeiako altxorrak".
Bi eguneko ibilbidea osatuko dute eta hitzaldiak eskainiko dituzte bidean, ondare historikoa azaltzeko. Egitaraua hurrengoa izango da:
Apirilak 29, larunbata, Baranbioko errotarriei bisita Garrastatxun:
- 09:30ean Garrastatxuko elizan jardunaldien aurkezpena, hizlaria: Javi
Castro, Aranzadi Elkarteko kidea. - 10:30ean Errotarriei bisita.
- 12:30ean, Bi kirikiño-hesiei bisita.
- 13:00etan Katzabasoko landan Anbotoko Jauntxoari eta Baranbioko
ikazdunari omenaldia. Ibilbideak 4 kilometroko luzera izango du.
Apirilak 30 igandea:
- 09:00etan Ugazi bentetako aparkalekuan. Urkillu-Ziorraga, gurutzetik 200 metrora aurkitzen da, Lezama bidean.
- 09:30ean Santa Isabeleko baselizaren aztarnei bisita eta hitzaldia.
- 11:00etan Santa Marina, 1550 urteko baselizara bisita eta
hitzaldia Luiso Lópezen eskutik (Aztarna), Iñurbetik igaro ondoren. Salvador Velilla eta Luiso López (Aztarna Elkarteko kideak). - 12:00etan Otolarriko bustinazko tresnen labera iritsiera.
- 13:30ean aparkalekura iritsiera. Ibilbideak 8 kilometro izango ditu guztira.