Ekainaren 11n izango da aurten euskal presoen aldeko Garrastatxuko mendi ibilaldia

Izar Mendiguren Cosgaya 2017ko api. 21a, 08:40
Garrastatxuko baselizatik abiatuko dira zeharkaldiak / Garrastatxuko martxa

Ekainaren 11n izango da Garrastatxuko bigarren mendi ibilaldia. Izen-ematea zabalik dago www.herrikrossa.eus helbidean.

 

Bi ibilbide egongo dira aurten ere, laburra (15,5 kilometro) eta luzea (24,5 kilometro). Zeharkaldi guztiak Garrastatxuko ermitatik abiatuko dira, eta leku bera izango dute helmuga.

Ekimenaren helburua da euskal presoei elkartasuna adieraztea, hori dela eta, "elkartasuna bidea, askatasuna helburu" izango da lema. Ekimenaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko "Garrastatxuko Martxa" facebook orria kontsulta liteke.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide