Mikel Urdangarinen emanaldia eta Ulukaren azken kontzertua eskainiko ditu Burubiok

Erredakzioa 2017ko api. 25a, 07:40
Mikel Urdangarinek Amurrion joko du ekainean. / Saioa Cabañas flickr: "Gauilunak"

Burubio Kulturguneak maiatzeko eta ekainerako zenbait emanaldi zehaztu du dagoeneko.

Burubio Kulturguneak jakinarazi du zein izango den bere musika eskaintza maiatzean eta ekainean. Kontzertu sorta Uluka eskualdeko taldeak abiatuko du bere azken emanaldiarekin maiatzaren 20an.

Ekainaren 3an Childrain eta The Descent taldeen txanda heduko da.

Azkenik, Mikel Urdangarin bakarlaria igoko da oholtzara ekainaren 9an.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide