Kepa Aldama amurrioarra izendatu dute Eusko Jaurlaritzako aholkulari

Erredakzioa 2017ko api. 25a, 17:00

Kepa Aldama EAJko ekitaldi batean

Segurtasun Saileko teknologia berrien aholkularia izango da.

EAJk eta PSE-EEk osatutako Eusko Jaurlaritzak zenbait aldaketa egin du bere egituran eta horien ondorioz, Kepa Aldama amurriorra hautatu dute teknologia berrien aholkulari Segurtasun Sailean, hain zuzen. Horrek sailburuordearen ardurak emango dizkio.

EBBko kidea ere

Kepa Aldamak, ordea, betebehar gehiago du EAJn. Izan ere, Andoni Ortuzarrek zuzentzen duen Euskadi Buru Batzarreko kidea da otsailetik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide