Amurrio Aisia Skaut Taldeak 40 urte beteko ditu laster eta hori ospatzeko asteburuko jarduera prestatuko dute.
Ekimenaren izena "Atzokoen kanpamentua" da eta asmoa da elkartzea taldean aritu direnak 40 urte horietan. Berez, ekimena ekainaren 24an, larunbata, hasiko da goizean eta hurrengo egunean amaituko da, eguerdian.
Parte hartu nahi duenak hurrengo posta elektronikora idatzi beharko du: amurrio.eskaut@gmail.com