Abel Fernandez "Spiderman" korrikalariak lagunduko dio lasterkari itsu bati Zegama-Aizkorri egiten

Erredakzioa 2017ko mai. 3a, 07:30
Spider Abel. / Abel Fernandez Facebook

Abel Fernandez "Spiderman" Amurrio Trail Taldeko kidea "Montes Solidarios" elkartearekin lanean arituko da Gasteizko gizon itsu batek Zegama-Aizkorri maratoia bukatu dezan, denbora mugaren barruan.

8 ordu izango dituzte Montes Solidarios elkartearen boluntarioek Zegama-Aizkorri lasterketa amaitzeko.

Horretarako barra bat erabiliko dute, gidari nagusia -elkartearen presidentea, alegia- tresnaren aurreko partean joango da, eta Abel atzean. Erdian korrika egingo du Rafak, kirolari itsu gasteiztarrak.

Aurrez lasterketa ugari egin ditu, baina aurten lortu du lehenengo aldiz dortsala Zegama-Aizkorri proba ospetsuan lehiatzeko. Bere helburua izango da denbora muga ofizialean betetzea ibilbidea, hau da, 8 ordutan.

Erronka zaila
Abel Fernandezek uste du xedea bete dezaketela baldin eta ez badu euririk egiten, urak asko zailduko baitu erronka.

Dena den, eguraldia lagun, estu ibili arren, Spidermanen aburuz, lortu dezakete. Maiatzaren 28an izango da maratoia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide