Istripua gertatu da gaur goizaldean N-240 errepidean, Luko parean. 4:30ak aldera jazo da ezbeharra, MAN TGX trailerrak eta Renault 19 autoak elkarren aurka talka egin dutenean.
Auto barruan zioazen bidaiariak ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Bidaiari horietako bat Amurriokoa zen, 40 urte zituen eta hil egin da kolpearen ondorioz. Autoko bigarren pertsona Laudiokoa da, eta larriki zauritu da istripuan; Gasteizko Santiago ospitalera ebakuatu dute.