Truke azokaren V. edizioa egingo dute ostiral honetan (maiatzak 19) Amurrioko Parkean. Liburuak, jostailuak, CDak eta DVDak trukatuko dira azokan. Udaletik azpimarratu dute “oso garrantzitsua” dela azoka “objektuak trukatzeko esparru” gisa ulertzea azoka. “ Horregatik, objektu garbiak eta egoera bikainean daudenak ekartzea gomendatzen da. Ez da puskatuta, zikin edo egoera txarrean dagoen objekturik onartuko”.
Parte hartzaile bakoitzak hiru objektu eraman ahalko ditu guztira. Azoka baino lehen entregatu beharko ditu honako puntuetako batean: Amurrioko udaletxean (09:00etatik 14:00etara), udal-liburutegian (10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) edota herriko ikastetxeetan (eskola-orduetan). Truke-txartel bat emango da entregatutako objektu bakoitzeko, eta txartel hori beste objektu bat eskuratzeko erabili ahal izango da azokan.
EGUNEKO EGITARAUA
17:00 – 18:00 // Objektu-trukea.
17:00 – 19:00 // Zurezko joko erraldoiak.
17:30 // Txokolate-jana, bidezko merkataritzaren alde.