Ostiralean egingo dute truke azoka Amurrioko Parkean

Erredakzioa 2017ko mai. 16a, 07:00

Parte hartzaileek aurretik entregatu beharko dituzte trukatu nahi dituzten objektuak.

Truke azokaren V. edizioa egingo dute ostiral honetan (maiatzak 19) Amurrioko Parkean. Liburuak, jostailuak, CDak eta DVDak trukatuko dira azokan. Udaletik azpimarratu dute “oso garrantzitsua” dela azoka “objektuak trukatzeko esparru” gisa ulertzea azoka. “ Horregatik, objektu garbiak eta egoera bikainean daudenak ekartzea gomendatzen da. Ez da puskatuta, zikin edo egoera txarrean dagoen objekturik onartuko”.

 

Parte hartzaile bakoitzak hiru objektu eraman ahalko ditu guztira. Azoka baino lehen entregatu beharko ditu honako puntuetako batean: Amurrioko udaletxean (09:00etatik 14:00etara), udal-liburutegian  (10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara) edota herriko ikastetxeetan (eskola-orduetan). Truke-txartel bat emango da entregatutako objektu bakoitzeko, eta txartel hori beste objektu bat eskuratzeko erabili ahal izango da azokan.

 

EGUNEKO EGITARAUA

17:00 – 18:00 // Objektu-trukea.

17:00 – 19:00 // Zurezko joko erraldoiak.

17:30 // Txokolate-jana, bidezko merkataritzaren alde.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide