Atzo emakumezkoa erreskatatu zuten Delikan helikopteroz

Aitor Aspuru Saez 2021ko eka. 7a, 06:50

Erreskatearen irudia. / Aiarako Suhiltzaileak

Ur-jauzitik gertu izan zuen istripua eta larrialdi zerbitzuak bertaratu behar izan ziren artatzeko.

Atzo larrialdi zerbitzu ugari mobilizatu behar izan ziren Delikan gertatutako ezbeharraren ondorioz. Eguerdiko hamabiak aldera, 112 telefonoak deia jaso zuen, emakumezkoa zauriturik baitzegoen Delikako ur-jauzitik gertu. Antza, 63 urteko mendizalea erori zen eta mina hartu zuen buruan.

Aiarako Suhiltzaileak, Osakidetzako langileak eta Ertzaintzako Mendi Erreskate eta Zaintza Unitatea gerturatu ziren tokira eta, zauritua artatu ostean, poliziaren helikopteroak atera zuen ingurutik.

Gero, Osakidetzako beste helikoptero medikalizatu batek hartu zuen bere gain zaurituaren ardura eta Gurutzetako ospitalera eraman zuen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide