Asteburuan izango dira Artomañako jaiak, hiru urteko etenaldiaren ostean

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko api. 19a, 09:01
Urtero antolatzen dute txahal errearen dastaketa. / Aiaraldea.eus

Ostiraletik igandera luzatuko dira Artomañako jaiak. Musika, janari dastaketa eta umeentzako ekintzak izango dira nagusi.

San Jorgeren omenez, festak antolatu dituzte Artomañanan.  Ohi gisa, asteburu osorako prestatu dute egitaraua. Ostiralean hasiko dira jaiak, 21:00etan, txupinaren jaurtiketarekin. Ostean, 'Peri' ariko da musika jartzen; eta 23:00etan txahal errea eskainiko dute bertaratzen diren guztientzat. 

2019. urtean ospatu zituzten azkeneko aldiz herriko jaiak, koronabirusak eragindako pandemia medio

Larunbatean, aldiz, meza eta bermuta izango dira goizeko osagaiak. 14:00etan, berriz, Eusko Labelen haragia dastatzeko parada egongo da. Antolatzaileek erantsi dutenez, gainera, bildutako diruaren %50 AEFAT elkarteari emango diote, eta beste erdia gastuei aurre egiteko baliatuko da. Arratsalde eta iluntzean, ordea, musika izango da nagusi: 17:00etan DJak egongo dira, eta 21:00etan Erruki taldearen erromeria.

Igandean bukatuko dira festak, haur parke eta mezarekin. Hala, txikienek zein edadetuek bildu eta gozatzeko aukera izango dute Artomañan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide