Tren bat bidetik atera da Artomañan, baina ez da zauriturik egon

Erredakzioa 2022ko mai. 31a, 19:53
Alvia motako tren bat, artxibo irudi batean. / André Marques

Bilbotik Miranda Ebrora zihoan Alvia baten bagoi baten zati bat atera da errailetik. Ezbeharra abidura baxuan gertatu da eta bidaiari asko ez dira konturatu ere egin. 

Alvia baten bagoi baten zati bat bidetik atera da gaur arratsaldean Artomañan. Trena Bilbotik Miranda Ebrorainoko bidaia egiten ari zen ezbeharra gertatu zenean, baina ez da ezer larririk geratu. Ibilgailua abiadura txikian zihoan bagoia errailetik atera denean. Ondorioz, ez da inolako zauriturik egon, eta bidaiariak autobusean eraman dituzte. 

Adifek eman du gertatutakoaren berri sare sozialen bidez. Enpresak azaldu duenez, zerbitzua eten  behar izan dute istripuaren ondorioz. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide