Lekamañako jaiak itzuliko dira asteburuan, bi urteren ondoren eta erabat berrituta

Aitor Aspuru Saez 2023ko ira. 19a, 16:00

2019an ospatutako Lekamañako Jaiak.

Pandemiaren ondorioz bi urtez ospatu gabe geratu ondoren, jende gazteagoak hartu du jaiak antolatzeko ardura eta inoiz baino ekintza gehiago prestatu dituzte.

Lekamañako Jaiak itzuli dira, inoiz baino indartsuago, gainera. Virginia Murga jai batzordeko kideak azaldu duenez, "azken bi edizioak ez ditugu ospatu, pandemiaren ondorioz, baina aurten jende gaztea batu gara eta ekintzaz jositako egitaraua prestatu dugu. Inoiz baino gehiago".

Murgak adierazi du ohiko egitarauari osagai gehiago gehitu dizkiotela eta, esaterako, musika eskainiko dutela egun osoan zehar, baita txapelketak edota umeentzako jarduerak ere.

Antolatzaileek azpimarratu dute Erakusketa Txakurren Arabako Kopa herrian lehiatuko dela eta espero dutela jende ugari bertaratzea.

Horrez gain, autobusa doan eskainiko dute; 22:00etan aterako da Amurrioko Telefonikako eraikinetik eta Lekamañatik, ordea, 02:00etan.

Egitarau osoa honako hau izango da:

  • Irailaren 23an, larunbata:

08:00 // Erakusketa txakur txapelketa

12:00 // Jaien hasiera suziriekin eta kanpai-hotsekin

13:00 // Txakur txapelketaren sari banaketa

13:30 // Batukada eta pintxopotea

16:30 // Puzgarriak, autoak, aurpegiak margotzea eta ginkana

19:30 // Txokolate jana

20:00 // Etxebarria aita-seme trikitilariak

20:30 // Odoloste jana

23:00 // DJ Varro

  • Irailaren 24an, igandea:

09:00 // I. Mendi Ibilaldia

12:00 // Suziriak eta kanpai-hotsak

12:30 // Tortilla txapelketa

13:00 // Meza

13:30 // Igel toka txapelketa

14:30 // Sari banaketak

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide