“Guztiok berdin tratatu beharko gintuzkete. Oso bidegabea iruditzen zait egoera”

Aimar Gutierrez Bidarte 2024ko ots. 25a, 12:00
Zuriñe Ortueta Amurrioko azokako postuan. / Aiaraldea.eus

ZURIÑE ORTUETA Inosoko gaztagilea da eta Amurrioko azokan saltzen ditu produktuak. Lehen sektorean azken asteetan egondako mobilizazioen eta tokiko baserritarren egoeraren inguruan mintzatu da.

Zer iritzi duzu azken asteetako lehen sektoreko mobilizazioen inguruan? Bat egiten duzu?

Nik protestak ondo ikusten ditut. Nik beti protestatu du, eta batu izan naiz mobilizazioetara; baina ez orain bakarrik, betidanik. Beti aldarrikatu izan dut burokrazia gehiegi pairatzen dugula, ulertzen dut kontrolatu behar gaituztela baina izugarria da bete beharreko paper kopurua. Are tristeagoa da ikusten duzunean ekoizle handiekin hain zorrotzak ez direla. Guztioi berdin tratatu beharko gintuzkete. Oso bidegabea iruditzen zait egoera.

Zer behar dituzue tokiko ekoizleek?

Pandemiaz geroztik eta azken urteetako gerren ondorioz, erregaiak, argindarrak… denak egin du gora, eta guk, ezinbestean produktuen prezioak igo behar izan ditugu. Lehengaien prezioak erregulatu beharko lituzkete, guk gehiegizko kostu hori bezeroaren gain ez kargatzeko.

Salmenta zuzena baliatzen duzu zure produktuak saltzeko. Zer balio ematen diozu horri?

Nik gazta gehienak salmenta-zuzenaren bidez saltzen ditut, Amurriokoa da postua jartzen dudan azoka bakarra eta gainerakoa lau saltoki txikitan uzten dut. 

Salmenta-zuzenak ekoizle eta bezeroaren arteko harreman estua sortzen du. Bezeroak bertatik bertara ezagutu dezake, kasu honetan gaztaren ekoizpen prozesua nolakoa izan den, eta edozein zalantza argitu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide