Auzo giroan abiatu dituzte San Joseko jaiak

Txabi Alvarado Bañares 2024ko api. 27a, 20:55

Gaurtik asteazkenera arte luzatuko dira Amurrioko auzo horretako jaiak, urteroko eskema jarraituz. Hemen ikusi daitezke egitarau osoa. 

Auzokideak izan dira protagonista nagusiak San Joseko jaien hasieran. Eguerdiko hamabietan piztu dute festari hasiera emateko suziria, eta kalejira egin dute gero auzoko kaleetan barrena. Ondoren, Zabaleko Eskolako frontoian bildu dira bizilagunak, elkarrekin bazkaltzeko. 

Iluntzean, aldiz, giro jendetsuagoa nagusituko dela aurreikusi daiteke, normalean Amurrioko zein eskualdeko ehunka herritar bertaratzen baitira gaueko musika emanaldiez gozatzera. 

Antolatzaileek gogorarazi dute jaiak datorren asteazkenera arte luzatuko direla, eta aiaraldear guztiei luzatu diete bertaratzeko gonbita:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide