Hasi dira Elexalden eta udaletxean semaforoak jartzeko obrak

Erredakzioa 2017ko mar. 1a, 13:06
Hasi dira obrak dagoeneko. Argazkia: Txomin Egiluz

Arrankudiaga 99 enpresari esleitu zaio obra, 19.983,53 euroko aurrekontuarekin.

Hasi dira Arrankudiaga-Zolloko Elexalde auzoan eta udaletxean sakagailu bidezko semaforoak jartzeko obrak. Udalak eskatu zion Bizkaiko Foru Aldundiari obra hori egitea, “errepideari buruzko azterlan sakona bidali ostean”.

Elexaldeko semaforoa botikaren parean jarriko da. Hirugarren semaforo bat ere jarriko dute, eta aurretiazko abisua emateko funtzioa izango du.

Hasierako asmoa zen hirugarren semaforo hori Uribarriko sarrera baino apur bat lehenago jartzea, baina udalak jakinarazi du kokapen berria aztertzen ari dela Aldundiko teknikariekin.

19.983 euroko aurrekontua
Esan bezala, Bizkaiko Foru Aldundia arduratuko da semaforoak jartzeaz. Baina horretarako udalak espaloi berriak egin edo daudenak egokitu beharko ditu, “hala behar den lekuetan”.

Abenduko Udal Osoko Bilkuran egin zen obraren esleipena. Arrankudiaga 99 enpresak egingo ditu lanak, 19.983,53 euroren truke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide