Martxoaren 12an (igandea) egingo dute lehen batzarra, 12:00etan eskolan.
Martxoaren 16an (osteguna) Atxetako aretoan egingo dute bilera 19:00etan eta Zolloko txokoan, aldiz, larunbatean (martxoak 18), 18:30ean.
Hainbat gai jorratuko dituzte zita horietan: Orain arte udalak egin dituen lanak, orain abian dauden proiektuak (Oxinburua, ura...) eta aurrera begirako aurreikuspenak. Herritarren ekarpenak ere jasoko dituzte.