Etxarri-Aranatzekin senidetuko da Arrankudiaga-Zollo. Ekitaldia egingo dute horretarako apirilaren 23an, Nafarroako herrian. 2014an Arrankudiaga-Zollon eginiko herri kontsultan erabaki zen senidetze hori egitea, Etxarri Aranatz izan baitzen mota herri galdeketa egin zuen lehen herria. A2 plataformako kideak eta udaleko zinegotziak egongo dira ekitaldian.