Apirilaren 15ean larunbatean 18:00etan Arrankudiagako herriko plazan hitzordua egongo da Aberri Egunaren bezpera ospatzeko.
Ramon Azkue Kultur Elkarteak egin du ohitura jarraiki, izan ere, duela 35 urte antolatzen du. Ganekogortara igoko dira eta bertan ikurrina jarri eta sutea piztu ez ezik, askaria ere izango dute.