Berrezarri dute tren zerbitzua, goizetik moztuta egon ostean

Erredakzioa 2017ko api. 12a, 13:07

Renfeko arreta zerbitzutik adierazi dute tren zerbitzua normaltasunez ari dela funtzionatzen, atzerapenak egon daitezkeen arren.

Tren zerbitzua berrezarri du Renfek, istripu bat medio moztua baitzegoen. Merkantzia tren bat trenbidetik atera da Bakiolan, 12:45ak aldera (ikusi goiko bideoa). Hori dela eta, bi norabideetako errailak moztu dituzte Ugao eta Laudio artean.

Renfek autobus zerbitzua prestatu du bidaiarientzako. Arratsaldera arte egon da trenbidea moztuta, baina dagoeneko berrezarri dute tren zerbitzua, Renferen arreta zerbitzutik adierazi dutenez. Hala ere, zehaztu dute oraindik atzerapenak egon daitezkeela, trenbidea ez baitago guztiz konponduta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide