Joselu Anayak, Egurra Ta Kitto, Tximeleta eta Sabin igoko dira Zolloko jaietako oholtzara, besteak beste

Izar Mendiguren Cosgaya 2018ko urr. 31a, 08:06
Ekitaldi ugari prestatu dituzte festak direla-eta. / Aiaraldea

Azaroaren 9tik 11ra izango dira sanmartinak Zollon. Kontzertu ugari egongo dira, baita bertaratzea errazteko autobus zerbitzua ere.

Azaroaren 9an hasiko dira Zolloko Jaiak. Ostiralen 20:30ean jaurtiku dute txupina, Etxebarria aita seme trikitarien laguntzarekin. Ostean herri afaria egingo dute, eta gauean Joselu Anayak arduratuko dira frontoia girotzeaz. 

Ohi bezala, larunbata izango da egun nagusia. 11:00etan puzgarriak jarriko dituzte umeentzat, eta tailerrak antolatuko dituzte. 15:00etan, aldiz, ume eta gazteen bazkaria egongo da, "eta bingo musikatua". Gauean, berriz, hiru musika talde taularatuko dira: Sabin (Amurrio), Egurra ta kitto eta Tximeleta. "Ugaoko geltokitik Zollora ordu erdiro autobus zerbitzua jarriko da, 20:30etik 23:00etara. Zollotik Ugaora 2:30-6:00 bitartean ordu erdiro egongo da ere", adierazi dute Jai Batzordetik. 

Igandean Nafarroa Kantu Taldeak emanaldia eskainiko du 12:30ean, eta 19:00etan Dangiliske taldearen dantza-plaza izango da nagusi. San Martin eguna izaki, txerrikia banatuko dute segidan.

Azaroaren 17an bukatuko dituzte festak, herri bazkariarekin. 20:00etan jaurtiko dute jaien amaierako txupinazoa. "Euskaraldian izena emateko aukera egongo da egun osoan zehar".

 

Erlazionatuak

Piztu dira Zolloko Jaiak

Erredakzioa 2014 aza 12 None

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide