Txirrindulari bat ospitaleratu dute, Zollon istripua izan eta gero

Aitor Aspuru Saez 2022ko eka. 9a, 22:00
Helikoptero batek esku hartu du./ @angelmarinta

Gaur 18:30ean jazo da ezbeharra. Txirrindulariak eta auto batek talka egin dute eta kirolaria artatu behar izan du osasun larrialdietako helikoptero batek, gero Gurutzetako ospitalera eramateko.

Gaur BI-4521 errepidean istripua gertatu da, 18:30ak aldera, Zolloko norabidean. Ertzaintzak azaldu du auto batek eta txirrindulari batek talka egin dutela eta horren ondorioz, kirolaria zauritua izan dela. Osakidetzako helikoptero batek egonkortu du bere osasun egoera eta jarraian Gurutzetako ospitalera garraiatu du. Larrialdi zerbitzu gehiago egon dira tokian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide