Ostegunean hasiko dira Zolloko sanmartinak

Jone Gartzia Gerra 2022ko aza. 8a, 17:30
Ostegunean abiatuko dira 2022ko San Martin jaiak Zollon. / Aiaraldea.eus

Azaroaren 10ean jaurtiko dute txupinazoa zolloarrek, 22:00etan. Hurrengo egunean ospatuko dute San Martin eta jaiak bi asteburuz luzatuko dira.

Ostegun honetan bertan emango diote Zolloarrek hasiera sanmartin festei. 22:00etan egingo du eztanda jaiak, lau eguneko egitarau beteari paso emanda. Hurrengo eguna, azaroaren 11, San Martin eguna izango da. Eguerditik aurrera musikak girotuko ditu herriko plaza eta kaleak. Etxebarria aita-seme trikitilariak arituko dira 12:00etan, Zeberioko albokariak 19:30ean, The Dolphiners 22:00etan eta 23:30ean Orkresta elektrotuna.

Larunbat goizean haurrek izango dute protagonismoa, puzgarriak egongo baitira 11:00etatik aurrera. Iluntzean, ostera, aizkolarien erakustaldia izango da. Ibarrondo-Irazabal eta Velasco-Zubiaga bikoteak arituko dira plazan 20:00etatik aurrera. Gauean, berriz ere, musika emankizunak izango dira nagusi. 22:00etan hasita The Pushermen, Beranduegi eta <Alutik*> Txitxi&KurryQueensMJ igoko dira oholtzara. Hurrengo egunean, 13:00etan, Nafarroa kanta taldea aterako da herriko kaleak alaitzera.

Zolloarrek ez dute egitaraua asteburu bakarrera mugatu. Azaroaren 19an, larunbatean, herri bazkaria egingo dute eta Roberto, Idoia eta Miren trikitilariek girotuko dute bazkalostea. 22:00etan berriz jaurtiko dute suziria, jaiei amaiera emateko.

Antolatzaileek gogorarazi dute herrian ez dutela inolako erasorik onartzen, eta egoten ez dakienari ez bertaratzeko exijitu diote.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide