Lau zauritu Atxetan gertatutako trafiko istripuan

Aitor Aspuru Saez 2024ko urt. 30a, 16:01
Istripuaren irudiak./ Arabako Foru Suhiltzaileak eta Samuel Pasandin Sanchez (testuan)

Kamioi batek, auto batek eta furgoneta batek talka egin dute 14:50ak aldera.

Gaur 14:50ean trafiko istripua gertatu da A-625 errepidean, Atxetan. Hiru ibilgailuk talka egin dute -kamioia, autoa eta furgoneta izan dira- eta ondorioz lau lagunek zauriak izan dituzte.

Ertzaintzak azaldu du horietako bat ospitalera eraman dutela berehala eta besteak ere garraiatuko zituztela.

Ezbeharrarak trafikoa eten du eta ilarak sortu dira bi norabideetan. Poliziak Arakaldoko sarreran dagoen errotondan desbideratzen ari dira ibilgailuak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide