Sutea piztu da Otxanduri auzuneko etxebizitza batean

Aitor Aspuru Saez 2024ko ots. 1a, 19:08
Kalte material handiak sortu ditu ezbeharrak.

Gaur arratsaldean sutea piztu da Arrankudiaga-Zolloko Otxanduri auzunean. Suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira eta lanean ari dira oraindik.

Gaur arratsaldean sute handia piztu da Arrankudiaga-Zolloko Otxanduri auzoan kokatutako eraikin batean. Lau etxebizitza hartzen ditu tokiak eta kalteak handiak izan dira, Txutxi Ariznabarreta alkateak adierazi duenez. Auzunea herriguneko sarreran dago, Bilboko norabidean.

Suhiltzaileekin eta poliziarekin batera, udal ordezkaria ere bertaratu da istripua gertatu den gunera. "Ez dago zauriturik, baina kalteak oso garrantzitsuak dira", azaldu du Ariznabarretak.

19:00etan sua itzalita bazegoen ere, suhiltzaileen lana ez da amaitu. "Gutxienez bi ordu lan egin beharko dute hemen, berriro garrak piztuko ez direla ziurtatzeko", aipatu dio alkateak Aiaraldea Komunikabideari.

Arrankudiaga-Zolloko Udalak bere esku zeuden bitartekoak bideratu ditu larrialdiak iraun bitartean eta bihar arkitektoa bidaliko du. "Udal arkitektoak baloratu beharko du bizilagunei ahalbidetu ahal zaien sartzea euren gauzak jasotzeko edo ezinezkoa den eraikinaren egoeragatik", argitu du Ariznabarretak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide