Zuriñe Frutos artziniegarrak Sky Series txapelketan garaipena eta Urduña mendi duatloiko bigarren postua eskuratu ditu

Zuriñe Frutos artziniegarrak asteburu gogorra izan du, larunbatean Urduñako mendi duatloian eta igandean Granadaraino joan behar izan ostean. Urduñan bigarren postua eskuratu zuen, Marta Fullana irabazlearengandik segundo gutxira helmugaratu ostean. Igandean, aldiz, ez zuen Sky Series txapelketako Granadako proban parte hartu beharrik izan, sailkapen nagusiko lehen postua ziurtatuta baitzeukan.

Zuriñe Frutos artziniegarrak asteburu gogorra izan du, larunbatean Urduñako mendi duatloia eta igandean Granadaraino joan behar izan ostean. Urduñan bigarren postua eskuratu zuen, Marta Fullana irabazlearengandik segundu gutxitara helmugaratu ostean. Igandean, aldiz, ez zuen Sky Series txapelketako Granadako proban parte hartu beharrik izan, sailkapen nagusiko lehen postua ziurtatuta baitzeukan.

Kalanbreei aurre eginez, 2. postua Urduñan

Larunbatean Urduñako mendi duatloian parte hartu zuen Zuriñek. Igartza, Ibarra eta Zeanuriko duatloietan garaipena lortu ondoren, Euskal Herriko zirkuituko lidergoarekin joan zen Urduñako urrezko duatloira. Hala ere puntako parte hartzaileak izan ziren Aiaraldeko herrian eta azkenean munduko txapelduna izandako Marga Fullanak aurre hartu zion Urduñako helmugan.

Artziniegako duatloilariak kalanbre ugari izan zituen proban zehar baina mendi bizikletako zatian Marga Fullanari asko gerturatu zitzaion, 15 segunduko errenta izan arte. Azken sektorean, artziniegarrak ezin izan zuen duatloilari kataluniarra harrapatu eta 20 segundutara helmugaratu zen, lortutako emaitzarekin pozik geratuz.

Urduñatik Granadara Sky Runners Serieseko garaikurraren bila

Larunbatean bertan Granadara abiatu zen, igandean Sky Runners Series txapelketako garaikurra jasotzeko. Hasieratik lidergoa eskuratu zuen artziniegarrak, parte hartutako 4 probetatik bi irabaziz eta Granadako proban parte hartu gabe txapelketa irabaztea lortu du Zuriñek.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide