Gabonetan ere, bizikletak protagonista duatloiaren eta Bizi Jaiaren eskutik

Gabonetako Herri Duatloia bihar jokatuko dute, arratsaldeko 16:30ean. Hilaren 28an, berriz, Bizi Jaia egingo da, txirrindulari profesionalen parte-hartzearekin.

Artziniegako Txirrindularitza Elkarteak eta SC Aialak bi ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako, eguberri sasoian ume zein helduen artean kirola sustatzeko helburuz.

Gabonetako Herri Duatloia bihar jokatuko da, arratsaldeko 16:30ean. Hilaren 28an, berriz, Bizi Jaia egingo da, txirrindulari profesionalen parte-hartzearekin.

Artziniegako Txirrindularitza Elkarteak eta SC Aialak bi ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako, eguberri sasoian ume zein helduen artean kirola sustatzeko helburuz. Hala, bihar bertan, hilak 24, Gabonetako Herri Duatloia jokatuko da arratsaldeko lau eta erdietan; ohi bezala, lehenengo 8 urte bitarteko umeak arituko dira, gero 14 urte bitartekoak, eta azkenik helduak. Umeentzako ibilbidea alde zaharrean zehar joango da, eta helduek, berriz, herriko kaleetatik korrika egin ostean (500 m) Benta auzora joan-etorria egin beharko dute bizikletaz (6 km). Izena lasterketaren aurretik eman daiteke frontoian, edo bestela ciclista.artziniega@yahoo.com helbidera NAN zenbakia eta izen-abizenak bidaliz.

Astelehenean, Bizi Jaia

Datorren astea hastearekin batera beste hitzordu polit bat izango dugu, zeinean ziklista profesionalekin batera ibiltzeko aukera izango den, gainera. Batez ere umeei eta gazteei zuzendutako ekitaldia da Bizi Jaia, aukera izan dezaten segurtasunez eta helduen laguntzarekin txirrindularitzaz gozatzeko eta kirola gertutik ezagutzeko. Horretarako, bi martxa egingo dira: bata Angostinaraino, 7 km-koa, eta beste bat Artietaraino, 14 km-ko. Horretaz gain, txikientzako ginkana bat egingo da frontoian. 11:30ean ipini dute hitzordua, frontoian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide