Ur Partzuergoak azpiegitura hidraulikoen finantzaketa eskatuko dio Arabako Aldundiari

Izorian egindako Ur Partzuergoaren Gobernu Batzordean Javier de Andres Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusiarekin biltzea erabaki dute, azpiegitura hidraulikoen berehalako finantzaketaren beharra dela eta.

Horretarako, aurrena, AFA eta URAren arteko akordioa sinatzea eskatuko diote. Izan ere, Plan Zuzentzailean erabaki bazen ere, egun finantzaketarik gabe jarraitzen dute. Akordioak Artziniegarako saneamenduaren konponbidea barnebiltzea nahi du.

Izorian burututako Ur Partzuergoaren Gobernu Batzordean Javier de Andres Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusiarekin biltzea erabaki dute, azpiegitura hidraulikoen berehalako finantzaketaren beharra dela eta.

Horretarako, aurrena, AFA eta URAren arteko akordioa sinatzea eskatuko diote. Izan ere, Plan Zuzentzailean erabaki bazen ere, gaur egun finantzaketarik gabe jarraitzen dute. Akordioak Artziniegarako saneamenduaren soluzioa barnebiltzea nahi da.

Horretaz gain, AFAk, URArekin batera, hondakin-urak garbitzeko estazioa eraikitzeko Markixana eta Basaurbeko lur sailen erosketa finantzatzea dute xede, 1.250.000 eurotan baloratua. Eragiketa hori lehentasunezkoa da. Izan ere, Gobernu Zentralak hurrengo aurrekontuetan azpiegitura biak finantzatzeko partida txertatu duela iragarri du. Lur sailen erosketa Aldundiko Desjabetze Zerbitzuak tramitatzea da Gobernu Batzordearen nahia.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide