Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztu dute Tubacex Taylor Accesorios enpresan

Erredakzioa 2017ko urt. 10a, 15:00
Artziniegan dago Tubacex Taylor Accesorios-en lantegia. Argazkia: tubacex.com

3,3 milioi irabazi zituen Tubacex-ek 2016ko lehen bederatzi hilabeteetan, 2015ean baino % 14,1 gehiago.

Aldi baterako Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztu dute Tubacexek Artziniegan duen filialean (Tubacex Taylor Accesorios-en alegia). Hala jakinarazi zien iragan astean enpresaren zuzendaritzak langileen ordezkariei.

2017an aplikatuko lukete espedientea, baina momentuz ez dute zehaztu zenbat denbora iraungo lukeen ez eta zenbat langileri eragingo liokeen ere. Berrogei behargin daude fabrikan, baina ez dago argi guztiei eragingo dien edo hitzarmenaren barruan dauden hogeita zazpiei soilik.


Irabaziak handiagotu ditu Tubacex-ek

“Petrolioaren krisiagatik” aurkeztu du zuzendaritzak Enplegua Erregulatzeko Espedientea, zenbait komunikabideren arabera. Hala ere, krisi horrek ez dio enpresari geroz eta irabazi gehiago izatea ekidin. Iazko lehen bederatzi hilabeteetan 3,3 milioi euro irabazi zituen Tubacexek, 2015ean baino % 14,1 gehiago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide