Atzo zendu zen Bilbon Jose Ramon Diaz de Durana artziniegarra, 107 urterekin. EAEko pertsonarik zaharrena zen, Espainiar Estatuko zazpigarrena. 43 urtez aritu zen Artziniegan mediku gisa lanean, 1934tik 1977ra, urte horretan erretiratu baitzen. IMQ talde enpresarialaren sortzaileetako bat ere izan zen.
Gaur izango da hileta, Artziniegako Andra Mari Jasokundeko elizan, 17:30ean.