Mexiko eta Argentinara egingo du salto artzikirolak

Erredakzioa 2017ko mar. 29a, 07:00

Gazte batzuk artzikirolera jokatzen, Artziniegako frontoian. Argazkia: aiaraldea.eus

Artzikirola gero eta gehiago zabaltzen ari da. Estatu Espainiarreko zenbait erkidegotan ezarri eta gero, gonbidapena heldu zaio Jose Ramon Rey sortzaileari Mexiko eta Argentinara joateko.

Jose Ramon Rey artziniegarrak asmatutako diziplina da artzikirola, eta bide luzea egiten ari da. Kataluniara, Asturiasera, Madrilera, Kantabriara eta Andaluziara zabaldu ostean, Hego Amerikan izango du hurrengo geltokia. Eskualdean ere jarraitzaileak ditu eta, besteak beste, Amurrion praktikatzen dute.

Kirol kongresuak Mexikon eta Argentinan
Kirol alternatiboen kongresuak egingo dituzte Mexikon eta Argentinan eta gonbidapena bidali diote Jose Ramon Rey artziniegarrari, parte har dezan.

Aiaraldearra oso pozik dago horrekin, baina oraindik ezin du ziurtatu onartuko duen. Berez, bidaia oso garestia da eta Eusko Jaurlaritzarekin jarri da harremanetan diruz lagundu diezaioten: "3.000 euro inguru balio dute txartelek, eta nik ezin dut diru hori gastatu".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide