Urtero legez, Artziniegako Etnografia Museoak Herri Oratzea egingo du, apirilaren 22an, alegia. Aurten, ogia eta opilak prestatuko dituzte eta 11:30ean hasiko da umeentzako saioa.
Baserriko gelan elkartuko dira eta ogia eta opila egiteko ikastaroa gauzatuko dute. Horren ostean, garia eta irina lortzeko prozesua azalduko dute.
Haurren ogiak labean daudelarik, helduentzako ikastaroa abiatuko dute. Opilak etxera eramateko aukera izango dute parte-hartzaileek.
Doakoa izango da jarduera eta ogia eta deribatuak landuko dituzte.