Inaxio Perurenaren erakustaldiak bete du Erretes Tudelako plaza

Aitor Aspuru Saez 2022ko uzt. 23a, 14:56

Gaur hasi dira Erretes Tudelako jaiak eta Etiliko.com pertsonaia plazan dago jadanik. Tortilla eta paellen lehiaketarekin eta erakusketa historikoarekin abiatu dituzte ospakizunak, baina eguerdian bete da herriko plaza, Inaxio Perurenak eskaini duen ikuskizunarekin.

Perurenak hainbat harri altxatu ditu eta herri kirolei buruz mintzatu da. Halaber, harrijasotzaile batek egin behar dituen mugimenduak azaldu ditu. 250 kiloko harria ezin izan du guztiz altxatu, herriko plaza aldapan baitago eta ariketa arriskutsua bilakatu du ezaugarri horrek. Halaber, beste harri bat apurtu du, 2.000 euro inguru balio duenak. Herritarren partaidetza izan du saioan, harrien pisua erreala zela frogatzeko edota lehiaketa txikia egiteko.

Argazkiak: Aitor Aspuru Saez

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide