Erretes Tuterako San Roke ermita ez da 2022an konponduko, babes ekonomiko faltagatik

Izar Mendiguren Cosgaya 2022ko urr. 14a, 07:35

Ermita konpontzeko dirulaguntzari uko egin dio Udalak, babes ekonomiko faltagatik. / Artziniegako Udala

Udalak adierazi duenez, uko egin diote Arabako Foru Aldundiko diru-laguntzari, 88.230,67 euroko obrari aurre egiteko diru faltagatik.

Artziniegako Udalak ez du aurten Erretes Tuterako San Rokeko ermita atontzerik izango. Joseba Vivanco alkateak sare sozialetan aipatu duenez, 21.240,64€ esleitu dizkiete "partidako aurrekontu agorpenagatik" Arabako Foru Aldundian, nahiz eta ebazpenean 67.230,84€ aitortu.

Alkateak azpimarratu du proiektuak %72ko dirulaguntza eskuratu behar zuela, baina baldintza ekonomiko hauetan ezin diotela erronkari heldu, "Udalak 72.000€ inguru jarri beharko lituzkeelako, eta obra 2022ko abenduaren 30erako bukatuta egon beharko litzatekeelako". 

Dena den, alkateak nabarmendu du, mota honetako jardueretarako ez direla aski Arabako Foru Aldundiko fondoak, "eta XVII. mendeko ermita kontserbatzeko modua" aztertuko dutela etorkizunari begira: "erabilera herriko jendearekin zehaztuko dugu behin azpiegitura berreskuratuta".

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide